Aia Gipuzkoako kostaldean dago, eta Orio eta Zarautzen artean. Donostiatik 30 km-ra dago, mendebalderantz, eta erdigunea kostaldetik 10 km-ra du. Orografia malkartsua du. Zenbat eta hegoalderago, orduan eta altuera handiago du. Izan ere, goragune nahiko handiak ditu; adibidez, Pagoeta, Indamendi, Andatza, Eztenaga... Kostaldeko 0 metroko kotatik Pagoeta mendiaren inguruko 714 metrora iristen da. Aiak zenbait erreka ditu: Altzolaras (Urolaren ibaiadarra Aizarnazabalen) eta Agorria zein San Pedro-Santio (Orian itsasoratzen dira biak). Udalaren azalera osoa 56 km2-koa da, eta honako udal hauekin egiten du muga: Getaria, Zarautz, Orio, Usurbil, Zizurkil, Asteasu, Errezil, Zestoa eta Aizarnazabalekin.

| Zarautzera | 10 km |
| Donostiara | 30 km |
| Oriora | 10 km |
| Bilbora | 80 km |
| Getariara | 15 km |
| Tolosara | 22km |
| Iruńera | 90 km |
| Azpeitira | 28 km |
| Miarritzera | 80 km |
| Hondarribira | 40 km |
