Errolda fidagarriak daudenetik (duela mende bat gutxi gorabehera), honako ondorioa atera daiteke Aiako hazkunde demografikoaren bilakaeraz: biztanle kopurua handitu egin zen 1950a arte (2.630 biztanle izatera iritsi zen), eta hortik aurrera gainbehera hasi zen. Hala ere, 90eko hamarkadaren hasieran, pixkanaka bada ere, goranzko joera sumatzen da.

Populazioa
URTEA BIZTANLEAK
1860 2.529
1900 2.261
1910 2.375
1920 2.273
1930 2.391
1940 2.446
1950 2.633
1960 2.582
1970 2.381
1981 1.930
1991 1.659
2000 1.637
2008 1.853
1997ko abenduaren 31n, Aiako biztanleen dentsitatea 29,43 biztanle zen km2-ko. Oso bestelako datua zen urte horretan bertan Gipuzkoa osoan jasotakoa: 339,58 biztanle km2-ko.