Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/10/29
Seleccione su idioma:
Aia
     

PAGOETAKO PARKEA

Tximeleta

Tximeleta

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1956. urtean Lardizabal familiari erosi zion Laurgaingo Coto Forestal izenez ezagutzen zen lur sora 504 hektareako azalerakin, bere natura koloreak indartzeko asmoarekin, zeuden zuhaitzak berristatuaz, fauna naiz flora babestuaz.

1982 geroztik "Parque Forestal de Laurgain" izena jarri zioten, jendearentzar ireki zelarik , Ehiz Babesleku izendatu zutelarik, jendearentzat ireki zelarik, Ehiz Babesleku izendatu zelarik.

.

Loreak

Loreak

1984an Parkearen azalera handiagotu zen Iturraran baserriko eta Agorregiko ola eta lurrak erosi zirenean, eta are gehiago Altzolako finka erosi zenean, hasierako azalera bikoiztu zen. Erosketa hauen ondorio Pagoeta Mendia Parkeko erdigune geografiko bihurtu zen, elementu bereziena izatera iritxiaz; horregatik Pagoetako Parkea izena jartzea egokitzat jo zen, 1024 Hektareako azalerarekin, ia bere osostasunean Aiako Udalerrian kokatuak.

.

Pagoeta

Pagoeta

Pagoeta menditik kostalderaino zabaltzen da, kotaren bajuena itxasgandik 50 metroekin, eta punturik goraiena, Pagoeta Gurutz ingurua, itxasgainetik 678,5 metrora dagoelarik.

Hondartzen zaratatik urrun, gure nekazal-giroan kokatua dagoen Parkeak bere paisaia eta panoramika ederrez inguru lasai eta paketsu batera hurbildu gaitu. Baina aldi berean abelzantza eta birlandatze egitasmoak aurrera eramateaz gain, izadiaren ezagutzara zuzendutako aisialdirako egitasmoak ere garatuko ditu.

Loreak

Loreak

Horrela, Iturraran Baserria, Parkearen Harrera eta Interpretazio Zentrua kokatzenda. Bi zatitan banatzen da hango erakusketa: bat Pagoetako Inguru fisikoari dagokio, eta bestea Parkean dagoen Giza Aztarnari. Iturraran Zentru honetatik oso hurbil Erlategi didaktiko bat dago, bertan bisitariak batere arriskurik gabe erleen bizitza eta erlategi baten barrukaldea ezagutu ahal izango du. Gainera, landareen munduaren aberastasuna erakusten diguten mila landare mota baino gehiago eta hainbat zuhaitz eta zuhaixka dituen Lorategi Botaniko bat ere bisitatu ahal da.

Burdinola

Burdinola

Haranaren ondoan, Mindi-Erreka eta Giltzaiturri errekez zeharkatua, ahuek bat egiten duten tokian, Agorregiko Burdionola aurkitzen da. Industrialdi-aurreko monumentu bat da Burdinola hau, burdinola batez eta bere ubide, antepara, jauzi eta ateak dituzten bi errotez osatua.

.

Basoak

Basoak

Pagoetako gainean zuhaitz gabeko lurrak dira nagusi, landaz beterikoak, elementurik nagusienak dita: txilarrak, otegiak eta ira. Landare hauek parkeari izena ematen dioten pagoen ordezko, Agorregiko zulo laiotzeraino

Pagoak

Pagoak

Aipagarriak dira ere Elutz-aundi zuhaitzaren ale apartak, 40 metrotako garaiera hartzen dutelarik. Pagoen itzal trinkoa delako medio, oihan sotoa osatzen duten arbusto motak eskasak dira; hala ere, argi unetan naiz pago ertzean bilatu litezke elorri zuriak, txilar, arabik, basagurbeak, urrak eta gorostia. Pago azpitan eta batzutan tartekatuz aritzaren jabegotzat daude, tartean arteak, lizarrak, ezkiak, haltzak, zumarrak, sahatsa etab. azaltzen direlarik.
Mendi osoan barna, oihaneztatze prozesu barnean Lawsongo altzifrea, douglas izela, japoniar alertzea eta Pino insignis landatu dira, azken hau desagertuz, haritzak landatzeko bere tokian.

Zaldiak

Zaldiak

Abereak ugariak dira Pagoeta mendian bizi direnak. Ugaztunen artean basurde, azari, azkonar, lepa-zuri, basakatu etab. topa genezake, eta neurri txikiagokoak diren urtxintxa, muxarra, ur arratoia etab.
Egaztien artean kabiori, mirua, ontza, zapelaitza, etab.


| Gozategi Enparantza, 1 (20809)Telefonoa:943 131144, Faxa:943 134104 | © Aiako Udala. IFK P2001700J