Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/10/29
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Aia

?

Ondare historikoa 

Aitzpea
Aitzpea

Aiak eraikin erlijioso ugari ditu bere lur eremu zabaleko auzoetan sakabanatuta.
San Esteban eliza. Historian zehar zenbait aldiz berreraiki eta handitu dute. Nabe bakarreko eraikina da. Gurutze latino itxurako oinplanoa, abside alakatuak eta gurutze gangak ditu.

Aizpeako Andra Maria baseliza. Elizatik hurbil dago, haitzaren babes leku batean. XV. mendeko Aizpea ama birjinaren irudi bat dauka barruan.

San Miguel
San Miguel

Gurutze santutxoa. Erdigunearen eta hilerriaren artean dago, erdibidean. Lau isurkiko teilatua du, lau habek eutsita. Harri landuzko gurutze barrokoa du erdian.

San Migel goiaingeruaren eliza. Eraikin honek dorre barrokoa du, eta aldarean santuaren irudi bat dauka. Laurgain auzoan dago, erdigunetik 3 kilometro ingurura. N-634 errepiderako bidean. Auzo horretan Laurgain leinu etxea ere badago.


San Pedro
San Pedro

San Pedro baseliza. Andres de Araozen erretaula platereskoa dauka, balio handikoa. Arte handiz landutako bataiarri bat ere badauka. Baseliza hau Andatza auzoan dago, erdigunetik 2 kilometro ingurura. Elkano auzoan santu bera goratzeko beste baseliza bat dago. Balio handiko eraikina da, oso ederra, eta gotiko itxurako portada dauka. Barruan, antzinako eliza baten aztarnak daude, segur aski XII. edo XIII. mendekoa.

Santiago
Santiago

Arrazubiako Santiago. Baseliza honetan sartzen ziren erromesak, Oriatik pasatzean, eta “Santio Erreka” bedeinkatzen zuen. Industriari eta olagizonen fedeari oso lotuta zegoenez, ez da harritzekoa bai errekarrizko hormetan bai baselizaren absidean burdin arrastoak aurkitzea.

San Joan
San Joan

San Pablo baseliza. Orioko aldapa igotzen hasten diren gidariak bedeinkatzen ditu. Hau ere zaharberritu egin dute.

Altzolako San Roman eta Urdanetako San Martin. Txikiak eta landa estilokoak dira biak.

Iturriotzeko San Joan Bataiatzailea. Iruretaegia auzoan dago. 1584ko agirietan agertzen da lehen aldiz. Topagunea izan zen, XVIII. mendera arte azokak egiten baitziren bertan. Errezil, Bidegoian, Albiztur eta Aiaren jabetza komuna zen.

Monumentu horiez gain, etxeetako arkitekturan ere badago zer nabarmendua, bai alde zaharrean (Gilisagasti Etxea, Garagorrienea Etxea, Ostatu-Berri Etxea plazan, etab.) bai lur eremu osoko auzoetan (Jonsansoro Kurpidean; Zulaika, Armendi, Gorostiola, Aialde Arrutiegian; Landarbide-Zahar, Bizkar Laurgainen; Orendain eta Zatarain Etxetaballan; Aranburu, Iturriotz, Olazabal Iruretaegian; Aristerrazu, Iruntziaga-errota Andatzan; Arrazubi-Olazabal eta Mañarin-zelai Santio Errekan; Indagarate-zahar, Olalde, Errota-Txiki Urdanetan).


| Gozategi Enparantza, 1 (20809)Telefonoa:943 131144, Faxa:943 134104 | © Aiako Udala. IFK P2001700J